XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni neroni, haren titulu guztiak merezi bezala baloratuz, gehien interesatzen zaidan alderdia, Juan de Lazarraga Fundatzaile bezala da, bere andre D.ª Juana de Ganboarekin batera, Gipuzkoako aurreneko moja-konbetuaren, Oñatiko Bidaurretako Klarisen, Fundatzaile bezala alegia.

Lehenago ere baziren serorategi edo mojategiak (monjías), baina benetako komenturik ez.

Juan Lopez de Lazarraga (Gipuzkoako) Oñatin jaio zen.

Ez dakigu noiz.

Badirudi, Plazako Palazioa (Lazarraga-ko jauregia) esanda ezagutzen den etxean jaio zela; gaur egun Sotomayor-ko dukearen jabetzakoa da.

Hipotesi honen sostengutan Juan Lopez-en gurasoek 1493ko apirilaren 2an egiletsitako testamentua dago, non deklaratzen bait dute, ezen Juan Lopez de Lazarraga, beren semea, D.ª Juana de Ganboa-arekin ezkondu zenean, agindu ziotela ematea eta dotar en casamiento por donación irrevocable... sin parte alguna de nuestras hijas, ni alguna de ellas, estas casas con su torre, donde fazemos nuestra morada en la rua nueva de este condado de Oñate con sus huertas y pertenencias. 2 COMAS Ros, M., Juan López de Lazarraga y el monasterio de Bidaurreta (Jauregiko Artxiboko Indizetik hartua, fol. 585), or. 36.

Eta Juan Lopez de Lazarragak, berak dituen ondasunak deklaratzen dituenean, eta zein diren primutzakoak, esaten du: mis casas principales de mi morada de la villa de Oñate eta bere gurasoengandik oinordetu zuena baratzako cercáraino eta 4de aquí al río hube por títulos y merced del Sr. Conde D. Iñigo por los servicios recibidos de mi padre y mios... y el cenador que es en el extremo de las dichas huertas es mío libremente pues yo lo edifique... 3. Monastegiko Artxiboa, Testamentua, fol. 21, 22 AMB/BMA

Erretaularen bankuko zutabea

Jauregia, gaur Lazarragarena deitzen duguna, dorre bati adosaturik jasoa dago; dorrearen fatxadak esgrafiatua dauka.

Gure egunotan jauregi interesgarria da, XVI. mende-mendekoa, gaztelar eskolakoa; egitura zentrala du, hau da, patio bat, inguruan gelak banatzen direla.

Izkinetan kuboak daude, lur-arrasetik hasi eta pinakulutan bukatzen direnak, garitoiaren gorputzarekin batuz, baina teilatutik bananduta, Errenazimenduan ohi zen bezala.

Aurreko denboraldietan nozitu zituen aldaketez gain, XVII. mendeak utzi zion bere marka.

Aita Frantziskotar Martin Mendizabal eta Kandido Zubizarretak, Bidaurretako komentuko Artxiboa antolatzen aritu bait dira azken bolara honetan, beste etxe batzuk ere azpimarratzen dituzte Fundatzailearen jabetzako bezala; hauen artean Bidaurreta la mayor dago, Granja ere deitzen dena; gaur egun dorre gotikoa besterik ez du kontserbatzen, Olakua deitzen dutena, komentutik 250 bat metrora.

Hori esateko oinarritzen dira, ezen Institución y Dotación del Monesterio...-ko dokumentuan esaten dela: Otrosi, por cuanto dichas religiosas estan de presente en la casa de mi morada de la dicha Granja de Bidaurreta fasta tanto que el dicho monesterio sea acabado por la gracia e piedad de Nuestro Señor... entre tanto que el dicho monesterio sea acabado de facer... que moren en dicha casa e quede para el servicio della toda ella entcramente ansi lo que agora tienen en su encerramiento como todo lo que yo tengo fuera del en la dicha huerta, que agora esta entre la dicha casa y el sitio del dicho monesterio (...).